Friday, 07 June 2013 10:56

Doula Zerbitzua

 

Doularen balioa bere izatean dago, dakienean edo egiten duenean baino gehiago.

Michel Odent

Doulak emakumeak dira, gehienak ama izandakoak, eta beste emakume batzuen amatasunean dira bidelagun.

Azken urteotan, emakumeen arteko laguntza-sareak galdu ditugu. Doulak laguntza-sare horiei berriz ere ekiteko sortu dira eta, sare horien bidez, amatasunaren errealitatea bizi-krisi bezala berreskuratzeko eta amatasunari dagokion toki eta espaziora bueltatzeko sortu dira.

Doulak emakumea laguntzen du amatasunaren topaketan, informazioa eta erabateko laguntza fisiko eta emozionala emanez. Laguntza hori iritzirik eman gabe egiten du, errespetuz eta amaren edo familiaren erabakietan laguntza emanez.

GUZUk laguntza-zerbitzu hori ematen du. Batez ere, emakumeari zuzenduta dagoen zerbitzua da baina inguruko familia (bikotea, seme-alabak, …) ahazten ez duena. Zerbitzua gainera amatasun/aitatasun prozesuaren fase desberdinetara hedatzen da: sortu aurreko garai, haurdunaldi, erditze eta sabelondo garaietara, eta baita, heriotza-prozesu eta dolu perinataletara ere.

Published in Doula Zerbitzua
web diseinua ConTrabajo y Creatividad Zu hemen zaude: Home Hezkuntza Irakaslegoaren Formakuntza Displaying items by tag: Erditze eta sabelondo garaia