Guzu

Guzu

Wednesday, 05 June 2013 18:58

Online

 

Terapia-prozesua kontsultan egin izan da orain arte, bezeroak kontsultara egiten zuen bizitarekin. Formatu presentzial honek abaintailak ditu, besteak beste, pertsonen arteko hurbileko erlazioa ahalbideratzen duelako eta baita hitzezko komunikaziorako eta hitzik gabeko edo keinu bidezko komunikaziorako espazio egokia bermatzen duelako.

Hala ere, teknologia berriek (posta elektronikoa, txata, sozial media, bideokonferentziak, …), bezeroarekin erlazionatzeko aukera berriak sortu dituzte eta kontsultara etorri ezin diren pertsonei terapia-zerbitzuaz baliatzeko tresnak ematen ditu.

Horrela, ON LINE formatuak egoera eta testuinguru desberdinei erantzuna ematea ahalbideratzen du, formatu presentzialak soilik eman ezin dituena. Mugak baditu (ezin du eskaera guztiei erantzuna eman) eta nahiz eta betiko formatuak dituen abaintailak ez izan (hurbiltasuna eta bezeroarekiko harreman estua), ON LINE formatuak, ostera, urrutiko arreta eskatzen duten egoera zehatzei (lana dela-eta sortzen den danbora falta, besteak zaindu beharra sortutakoak, bidaiak, …) erantzuna emateko ahalmena du.

GUZUk ON LINE zerbitzu hau beharra duten pertsonei ematen die, bi formatutan: CHAT edo BIDEOKONFERENTZIA. Saio hauek gutxi gora behera ordu batekoak izaten dira. Zerbitzu hau erabiltzeko, SKYPE programa deskargatu eta instalatu behar da.,

Zerbitzu hau erabili aurretik, saioa ordaindu beharko da. Hau burutzeko modu bi aurkezten dira: PayPal zerbitzua edo banku transferentzia. Ordainketa egin ondoren, "call" botoia sakatu eta bideokonferentzia bat izateko aukera duzu. Ordainketa burutu ondoren, Bideokonferentzia izateko Call botoia sakatu edo idatzikoa bada, Chat aukera erabili.

Online saioak
Wednesday, 05 June 2013 18:57

Familia

 

Ez dira gauza beraiek aztoratzen gaituztenak, beraiekiko ditugun iritziak baizik.

EPICTETO (k.o. I mendea)

GUZUn uste dugu gure pertzeptzioen, sinismenen eta jokabideen bidez norbanakoak errealitate propioak eraikitzen dituela. Errealitateak mapak dira, ez lurraldeak.

Gainera, familiak etengabe elkar harremantzen diren pertsona multzoen sistemak dira eta sistema barruan edonolako aldaketak, sistema horretako partaideetan eragiten du.

Familia sistemak batzuetan bizi dituzten zailtasunak, bizitza ziklo eta egoera anitzetara eta bizitzak aurkezten dituen zailtasunetara egokitzeko moduak dira. Batzuetan modu hoiek arazoak sortzen dituzte.

Familia terapia, familiartekoei zuzendutako laguntza zerbitzua da. Familiartekoen artean familia barnekoak (gurasoak, seme-alabak, anai.arrebak, guraso ordezkoak…) eta laguntza, hezkuntza eta azken hauen ordezko moduan parte hartu dezaketen familia kanpokoak (aiton-amonak, izeko, osaba, lehengusu, lehengusinak…) kontutan izaten ditugu.

Familiartekoen ohiko dinamiken inguruan hausnartzeko eta egoera eta bizitza ziklo ezberdinek eragindako zailtasunei aurre egiteko laguntza zerbitzua da. Familiei zuzendutako atentzio zuzena, dauden familia eredu ezberdinak kontutan hartuz, eskaerak modu pertsonalizatuan aztertzeko gunea da.

Familia terapian:

  • Adin txikikoen hezkuntzan zailtasunak (Diziplina arazoak, lo egiteko arazoak, berdinen arteko biolentzia, eskola porrota, drogen kontsumoa...).
  • Familia krisiak (Banatzeak, berreraikitzeak, berregituratzeak...).
  • Dolua (Banantzeak, heriotza, gaixotasunak...).
  • Seme-alaba eta gurasoen arteko biolentzia.
Wednesday, 05 June 2013 18:54

Prozesu Onkologikoak

 

Minbiziaren gaixotasunak konnotazio psikosozial garrantzitsua du eta zirrara emozional handia eragiten du bai gaixo eta familia artean ere.

Prozesu onkologikoetako tratamenduek (zirugia, kimioterapia, radioterapia) ustekabeko aldaketa fisikoeta psikologikoak eragin ditzakete eta gehiengoetan gaixoaren bizitza kalitatea eta estiloa aldarazten dute.

GUZUn gaixotasun prozesuaren etapa ezberdinetan laguntza eskaintzen da, besteak beste:

LAGUNTZA PROZESU ONKOLOGIKOETAN

Norbanakoari, bikoteari edo eta familiari zuzenduriko esku hartzeak, ondorengoak lantzea du helburu: adierazpen eta prozesamendu emozionala hobetzea, aurre hartzeko estrategia eta gaitasunak entrenatzea, antsietatea lasaitzea eta prebentzioa eta estresaren murriztapena jarraitzea.

HEZKUNTZA ESKU HARTZEAK

Prozesu onkologikoen inguruko gai konkretuen informazio eta orientazio saioak dira (Elikadura, protesi/ileorde, lanera berriz itzultzea…), prozesuan gaixo zein familia artekoen parte hartze aktiboa sustatzeko.

ADIERAZPEN ETA LAGUNTZA TALDEAK

Minbiziaz gaixo dauden pertsonak elkartzeko gunea da. Beste bizipenak entzuteko, harremanak eratzeko eta bizipena erraztu dezaketen baliabideak lortzeko gunea da (adierazpen emozionala, laneratzea, beldurrak, rolen aldaketak familia barnean, sexualitatea…).

Wednesday, 05 June 2013 18:52

Psikologia

 

Terapia tradizionalki, arazoetan eta azken hauen ebazpenetan zentratu izan da... Soluzioetan zentratzen denean, terapeutak aldaketei buruz hitz egiten du, ezberdintasunak eta soluzioak eragiten dituen ezberdintasunetaz, zailtasun, ondoeza eta arazoei buruz hitz egin beharrean.

Steve De Shazer (1986)

GUZU-n uste dugu pertsonek bere baitan eta bere gizarte sisteman aldaketak eratzeko baliabideak dituztela.

Beraz, pertsonek aurkezten dizkiguten arazoak interesatzen zaizkigu, pertsonek eraikitzen dituzten mapa mentalak erakusten bait dizkigute. Guretzako garrantzitsua, zailtasunak nola antzematen eta hauei nola aurre egiten dioten eta proposatzen dituzten soluzioak izango da.

Gure ardura soluzioak dira. Steve De Shazerek dioen bezala: "Ate bat ireki nahi baduzu, garrantzitsuagoa da atea irekitzen duen giltza bilatzea, sarrailaren natura baino". Honela, gizaki, bikote, familia, etab.ek egin dituzten saiakerak soluzioak bilatu nahiean aztertuko ditugu eta aurrerantzean jarraitu ditzazketen bideak hausnartzen lagunduko diegu. Bide horretan Familia Terapia Laburraren 3 ideia nagusiak dira inporta zaizkigunak: "Funtzionatzen duena, ezazu konpondu", "funtzionatzen badu, egizu gehiago", "funtzionatzen ez badu, egizu zerbait ezberdina". Lehenengo ideiak, bezeroak aldatu nahi duena hausnartzera garamatza, bere eskaera argituz. Gainera uste dugu, bezeroak ez direla arazoa bakarrik. Beti dago ondo doan zerbait. Azken hau deskubritzeak bezeroen baliabideak ezagutzera garamatza. Azkenean, ez badu funtzionatzen, zerbait ezberdina egingo dugu.

Prozesuaren helburuak, "hemendik eta orainetik" etorkizunerako bidean adostuko ditugu, aldaketaren eta soluzioaren indikatzaileak zehazteko. Horretarako, egoera jakin batzuk modu praktikoan konpontzeko laguntza prozesu laburra proposatzen dugu.

Terapia sistemiko laburra, adin txikikoei, nerabeei, helduei eta nagusiei zuzendurik dago. Eskaerak ohikoenak:

  • Antsietatea
  • Depresioa
  • Obsesio eta konpultsioa
  • Dolua
  • Elikadura arazoak
  • Drogekin arazoak (Alkohola, Tabakoa, beste drogak)
  • Joko arazoak
  • Bizipen traumatikoak gainditzea (Abusua, tratu txarrak, istripuka...)
  • Biolentzia forma ezberdinak
  • Fobia
Wednesday, 05 June 2013 18:51

Sexologia

 

“Sex” hitzak hainbat adiera ditu bere baitan; batzuetan, “zer garen” (gizonak-emakumeak) aipatzen du; beste batzuetan, berriz, “zer daukagun” (genitalak), eta gehienetan, “zer egiten dugun” (sexu harremanak). GUZU-n Sexologia Sexuak ikertzen dituen zientzia gisa ulertzen dugu, alegia, emakumeak eta gizonak ikertzen dituen zientzia.

Gizonok eta emakumeok izaki sexudunak gara, beraz, gure bizitzetan maskulinoan edo femeninoan egituratzen gara. Norberak eraikuntza sexudun hori modu partikularren bizi eta sentitzen du, eta horren arabera adierazten gara. Hala, bestearengana gerturatzen gara. Egituratzen den beste horrek bere erara sentitzen du, eta bizi eta adierazten da.

Terapia sexologikoaren bitartez, pertsonei laguntzen diegu modu partikularrean ezagutu, onartu eta adieraz daitezen, horrela bestearekin harremanak izateko modurik onuragarriena bilatzeko. Guretzat biografiak dira garrantzitsuak, norbera eraikitzeko, bizitzeko eta sentitzeko, sozializatzeko eta harremanak izateko moduak. Horietako batzuk, hurrengo hauekin lotuta egon daitezke:

  • Sexu identitatea.
  • Desioaren sexu orientazioa.
  • Sexu sozializazioa.

Era berean, ibilbide horretan zailtasun sexu-erotikoak izan daitezke, Sexu terapia baten bidez soluzionatu daitezkeenak:

  • Erekzioaren disfuntzioa.
  • Isurketa arazoak (Isurketa goiztiarra, isurketa eza, isurketa atzeratua...).
  • Desioan orekarik ez izatea.
  • Anorgasmia.
  • Baginismoa.
  • Sexuarekin kontent ez egotea.

Bestalde, bikote harremana bera landu, zaindu eta mima daitekeen zerbaitetan bihurtzen da edo bihur daiteke. Bikote terapia baten bidez, besteak beste hurrengo arazoei soluzioak bila daitezke:

  • Bikote gatazkak.
  • Bikote krisialdiak.
  • Aberaste erotikoa.
  • desleialtasun arazoak.
  • Bizikidetza arazoak.
  • Komunikazioa.
Wednesday, 05 June 2013 18:46

Terapia

 

Arazoa ez da terapia sailkapen (diagnostiko) berezi hortara egokitzea, baizik eta pazienteak bat edo bestea egiteko dituen gaitasunak aurkitzea.

Milton Erickson (Haley, 1985)

Hitz asko erabili dira esku-hartze mota definitzeko, hala nola, aholkularitza, counseling-a, coaching-a edo terapia. Guztietan, salbuespenak salbuespen, pertsonei edo pertsonek sorturiko sistemei (bikoteak, familiak, giza taldeak, erakundeak, enpresak...) eman nahi zaien laguntza azpimarratzen da.

GUZU-n pertsonek arazoei konponbideak bilatzeko eta aurkitzeko eta euren bizitzak hobetzeko duten gaitasunean sinesten dugu. Hori dela eta, Terapian gure helburua pertsonei laguntzea da.

Akonpainamendu prozesu bat da, alegia, entrenamendua, gaitasunak hobe eta bitartekoak bila ditzaten, norbanakoaren dimentsio guztiak aintzat hartuko dituen ikuspegi batetik abiatuta

Wednesday, 05 June 2013 17:11

Irakaslegoaren formakuntza

 

Hezkuntzako profesionalek beraien egunerokotasunean haur eta gazteetatik, sexu gaiaren inguruan, eskaerak, zalantzak, jakinminak, egonezinak jasotzen dituzte. Hauen aurrean, hezkuntzako profesional askok galdetzen dute: Erantzun edo ez erantzun? Zer erantzun? Nola erantzun? Gurasoak jakinaren gainean izan behar dira? Galdera hauen aurrean batzuk erantzun behar dela, besteek oraindik ez dela momentua edota galdetzen dena bakarrik erantzun behar dela. Zer egin nahi dugu sexualitatea esaten dugunean? Eta zertarako egin nahi da sexu heziketa?

Galdera hauen aurrean erantzunak aurkitzeko eta sexuaren eta sexualitatearen gaiaren oinarrietan hausnarketak eskuratzeko, irakasleentzako formakuntza deituriko esku hartzea aurkezten da. Hezkuntzako profesional guztiei zuzenduta dago; tutore, irakasle, orientatzaile, monitore…

Wednesday, 05 June 2013 17:10

Guraso Eskolak

 

Guraso eskola, familiarteko harreman hezigarrietan laguntza eragingarria eskaintzeko esku hartzea da. Familia barneko harreman egokiak, nortasunaren garapen osasuntsua eragin dezakete. Honela, guraso eta familiartekoek beraien seme-alabak hezitzearen zereginean, baliozkoak izan daitezkeen baliabide eta gaitasunen inguruan gogoeta egiteko esparrua da.

Guraso eskolaren helburuak, guraso eta senitartekoak haur eta gazteen heziketan orientatzeaz gain, krisi edo arrizku egoeretan laguntza luzatzea, berauek aurre ikusteko neurriak aztertzea, ongizatea bultzatzea, partehartzaileen artean taldea euskarri izatearen sentsazioa lantzea, etab. izango dira. Azken finean helburua, partehartzaile bakoitzarentzat baliagarria izatea da.

Guraso eskolan parte hartzaileak dira protagonistak. Funtzeskoa, parte hartzaileen beharrizanak, eskaerak eta jakinminak dira.

Wednesday, 05 June 2013 17:08

Sexologia Orientazio Zerbitzua

 

Sexologia Orientazio Zerbitzua, udalerriko gazteei zuzendutako proiektua da, sexualitatearen garapen dastagarri bat bermatzeko helburuarekin, beraz, gizon eta emakume bilakaera prozesuan, honen bizipenean eta adierazteko eran oinarrituz, gazteen zalantzei, zailtasunei, kontraesanei, informazio ezari eta sexu tabuei erantzunak bilatzeko esparru bat da.

Proiektu honen bidez, eskola zikloa amaitutakoan eta beraien egunerokotasunean, neska-mutilek sexu heziketa eta aholkularitza osoa, anitza eta integratzailea izateko helburua jarraitzen dugu. Honela, Sexologia Orientazio Zerbitzuak udalerriko gazteei eta euren inguruan bizi diren senitarteko, irakasle, monitore eta abarri orientabide hurbil eta eragingarri bat eskaintzeko helburua du.

Proiektua hezkuntza zentro, udal edo beste edozein hezkuntza baliabideri zuzenduta dago. Jakina, baliabide bakoitzaren filosofia, diseinua, beharrizanak, aukerak eta ezaugarriak aztertu ondoren, esku hartzea baliabide bakoitzari egokituta.

Hurrengo zerbitzuak, GUZUk kudeatzen dituen Bizkaiko udalerri ezberdinetako Sexologia Orientazio Zerbitzuak dira (klikatu esteketan):

BERMESEX (Bermeoko Sexologia Orientazio Zerbitzua)

Gizarte eta Kultura etxea – Irakaskintza 14-16 – 48370 Bermeo

Arreta: Ostirala 16:00 – 17:30

Telefonoa: 94 617 91 60

                     668 89 13 34

Email:  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Skype: orientazio.zerbitzua

Facebook Messenger:  Orienta Zerbitzua

 LEIHOSEX (Leioako Sexologia Orientazio Zerbitzua)

Aterpe gaztegunea – Aldapabarrena, 2 – 48940 Leioa

Arreta: Osteguna 16:30 – 18:00

Telefonoa: 94 607 25 72

                      668 89 13 34

Email:  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Skype: orientazio.zerbitzua

Facebook messenger:  Orienta Zerbitzua

SEXARE (Gernika-Lumoko Sexologia Orientazio Zerbitzua)

Gazteentzako informazio bulegoa – Foru plaza, 2 – 48300 Gernika - Lumo

Arreta: Asteartea 18:00 – 19:30

Telefonoa: 94 627 02 15

                      668 89 13 34

Email:  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Skype: orientazio.zerbitzua

Facebook messsenger:  Orienta Zerbitzua

UKsex (Uribe Kostako Sexologia Orientazio Zerbitzua)

Kurtzio kultur etxea – Mendieta, 11 – 48600 Sopela

Arreta: Osteguna 18:30 – 20:00

Telefonoa: 94 656 94 81

                     668 89 13 34

Email:  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Skype: orientazio.zerbitzua

Facebook messenger:  Orienta Zerbitzua

ZEX (Zornotzako Sexologia Orientazio Zerbitzua)

Gazte informazio bulegoa – Ametx, z/g – 48340 Zornotza

Arreta: Ostirala 18:30 – 20:30

Telefonoa: 94 630 06 49/50

                      668 89 13 34

Email:  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Skype: orientazio.zerbitzua

Facebook messenger:  Orienta Zerbitzua

Wednesday, 05 June 2013 17:07

Sexu Heziketa

 

Programa honen heziketa helburua, gizakia bere osotasunean garatzea da; jakintza, jarrera eta jokabide arloak integratzen dituena. Etengabe aldatzen den mundu honetan, gizabanako moduan eta gizarteratze prozesuan, kulturartekotasuna eta aniztasuna ulertzeko, barneratzeko eta errespetatzeko gaitasun kritiko eta autonomoak bultzatuz.

Hiritar kontzientzian gizon eta emakumeen arteko harreman intimo eta sozial onuragarriak garatzeko, norbanakoaren sexu eta sexualitatea ezagutzeko, onartzeko eta bakoitzaren arabera bizitzeko aukerak eskaintzea ezinbestekoa da. Sexudunak gara (egitura femenino eta maskulinoak), norbanakoak bere sexualitatea bizi du eta honen arabera, harremanak izateko moduak eraikitzen ditu.

Programa honen helburu orokorra, Sexologiaren abiapuntutik, gizon eta emakume izateko, bizitzeko eta harremanak izateko modu anitzen kultura eredua eraikitzea da. Honela, ikastetxeetatik jasotzen ditugun eskaerei erantzun egokia eskaintzea da gure asmoa, hezkuntza proiektu, kurrikulum proiektu eta tutoretza ekintza planen osagarri bezala. Jakina, hezkuntza zentroetan parte hartzen duten talde guztiak kontutan hartzen ditugu, besteak beste, irakasleak, senitartekoak eta ikasleak.

Orrialdea 2-(e)tik 3-(e)ra