Guzu

Guzu

Wednesday, 05 June 2013 16:07

Aurkezpena

 

GUZU izenak zentroaren filosofia bera adierazten du.

GUZU galdera eta gonbitea da.
GURA DOZU-ren laburdura da. Zer nahi duzu? adierazten du.
Alegia, parte hartu gura duzu?
Hortaz, gonbitea da gure zentrora gertura zaitezen.
Zure esperientziak, desioak eta beharrizanak ezagutzeak ahalbidetzen digu gure orientazio programak diseinatzea eta planifikatzea.

GUZU-k partaideak definitzen ditu. GU eta ZU.
Hau da, gu zutaz arduratzen gara.
Beraz, lagundu nahi duen ekimena da. Orientatu, hezi eta informatu gura du.
Pertsonei, bikoteei, familiei eta erakundeei.

GUZU-k, gainera, pertsonek partekatzen dituzten harreman sistemak (GU) eta norberak bere bizitzan bizi dituen prozesu psikologiko eta sexologikoak (ZU) integratzen ditu.
Sexudunak gara. Eta sexudun garen aldetik, harremanak ditugu.
Maitatzen dugu eta maitatzen gaituzte. Maitemintzen gara eta elkar partekatzen dugu.

GUZU-k prozesuan lagundu gura du.
Horretarako hainbat laguntza eskaintzen ditu:
Orientazio psikologikoa eta sexologikoa.
Bikotearentzako arreta.
Familia eta hezkuntza orientazioa.
Laguntza prozesu onkologikoetan.
Haurdunaldian, erditzean eta erditu ostean, akonpainamendua egiten dugu.

Wednesday, 05 June 2013 11:14

Hezkuntza

 

Hezkuntza arloak gizartearen eskaeretara moldatzerako bidean, aldaketa eta berrikuntza ugari barneratu behar izan ditu. Oraindik ere, bide horretan darrai eta mundu honen etengabeko aldaketei egokitzeko jarraitu behar izango du. Gainera, orain gutxi arte jakintzak hezkuntzaren ardatz izan badira ere, informazioaren gizarte honetan, jarrerak eta egite erak ere ezinbesteko hezkuntza xedeak izango dira, pertsonaren garapen harmoniatsu eta iraunkorra bideratzeko.

Hau dela eta, GUZUren hezkuntza atalak, hainbat programa gaurkotu eta zabaldu ditu. Urtero-urtero ikastetxe, udal, elkarte eta zerbitzuetatik jasotzen ditugun eskaerei erantzun egokia ematea da gure asmoa.

Orrialdea 3-(e)tik 3-(e)ra